Extefana Irastortza (sortzez Iribarren) hendaiarra hil berri zaigu, urriko azken igandearekin. Gan zaigu, joan, baina arrasto haundia utzirik askorengan / ainhitzengan.
Pertsona xarmanta eta goxoa izateaz gain, Hendaiako bertako eskuararen (Lapurdiko euskara kostatarra-ren baitakoa) eta herriko historiaren nahiz ixtorio ugariren altxor ibiltaria izan da urte luzez. Era berean, azken mende laurdenean-edo kantu zaletasuna lantzearekin batera olerkigintzan ere aritu da (bereziki Senpereko Hatsa Elkartearen bitartez argitaratuta).
Hari egin diezaiokegun omenaldirik onena: bere memoria eta beti aho-bihotz-gogoan zerabilen Hendaiako eskuara ederra bizirik atxikitzea!
Honatx 2009an hari egin nion elkarrizketa, gerora blog honetara ekarri eta pittin bat egokitu nuena:
https://xaun-enea.blogspot.com/2011/10/karrikakoak-frantsesez-mintzo-ziren-eta.html
Adiorik ez, Extefana!
Juanma Sarasola